Biltokia

Arazoen zirkuluan bueltaka

Created
2018ko uzt. 9a, 17:29
Gaiak
Goal
Herri mugimenduko kideen aniztasunaz hausnartuz, botere asimetriak eragiten dituen faktoreak identifikatu eta asimetria horiek lantzeko orientabideak zehaztea. Esperientziak: nola jokatzen dugu? nola jokatu beharko genuke? Nola eztabaidatzen dugu? nola iristen gara adostasunetara? Zeintzuk dira erabakia hartzeko behar ditugun pausoak?
Gune
Presentziala
Duration (in minutes)
80
Minimum number of people
25
Maximum number of people
40
Talde ezaugarria
Ezezagun zein ezagunen artean
Author
Educación popular (moldatua)
5 talde egingo dira (bakoitzean 5‐6 pertsona) eta talde bakoitza mahai baten inguruan eseriko da. Mahai horretako bakoitzean dinamizatzaile bat egongo da, militantzia esparruren batean bizitako esperientzia/egoera zehatz bat kontatzen. Esperientzia/egoera/arazo horietatik hiru kolektiboen barnean gertatutakoak izango dira eta bi kolektiboak inguruarekiko duen erlazioan. Sarrera bezala egoera kontatu (2 minutu) eta mahaiko kideek egoera horretako arazoa identifikatu beharko dute. Arazoa planteatuta, egoera hori aldatzeko proposamena garatuko dute ondorengo bitartekoak kontuan hartuta: materialak, ideologikoak, emozionalak, humanoak, tenporalak eta espazialak (mahai gainetan hauen zerrenda egongo da). 15 minutu pasatzerakoan taldea mahaiz aldatuko da eta hurrengo mahaiko esperientzia entzutera joango da, bertan ariketa berdina egiteko. Modu horretan talde bakoitza bi mahaietatik pasatuko da. Mahai horietako bakoitzean papera, boligrafoa eta praktika militantearekin lotura duten objektuak egongo dira. Mahai bakoitzeko arazo-kontalari bat egoteaz gain, mugitzen diren taldeetan behatzaile bana egongo dira (azalpena+2 mahaietatik pasa= 40minutu). Ondoren, talde barruetatik behatzen ibili diren 5 kideak sartuko dira bakoitza bere taldea dinamizatzen. Helburua talde bakoitzak eztabaida nola eman duen aztertzea da. Horretarako 5 kide horiek galdera batzuk planteatu ditzakete laguntza gisa: Zein rol hartu du bakoitzak (iritzi emailea, aktalaria…)? Arazoaren identifikazioaren adostasunera iritsi gara? nola eman da eztabaida? nork bota du ideia nagusia? beste ideia ezberdinak baloratu dira? erantzun aniztasunerako espazioa egon da? Zein parametroak hartu du garrantzia soluzioa planteatzerako orduan? Ze erabilpen eman diogu objektuari? Print document