Biltokia

  • Seleccionar todos Deseleccionar todos
  • Seleccionar todos Deseleccionar todos
  • Seleccionar todos Deseleccionar todos
  • Seleccionar todos Deseleccionar todos
  • Seleccionar todos Deseleccionar todos
  • Seleccionar todos Deseleccionar todos
  • Seleccionar todos Deseleccionar todos
  • Seleccionar todos Deseleccionar todos

Alarma-egoera ikusmiran: oinarrizko eskubideen murrizketak eta horien eragina herri mugimenduen jardunean

Creado el:
27 de Octubre de 2021 a las 13:04
Páginas:
65
Temas
Derechos
Año:
2021
Idiomas:
eu
Adjunto
Descargar
Objetivo

COVID19aren pandemiaren aurrean hartutako neurriek herri-mugimenduon jardunean izandako eragina aztertu nahi izan dugu argitaratu berri dugun gida honetan. Askatasun Kolektiboetarako Abokatuekin (AKAB) batera sortu dugu, eta bertan alarma-egoerak iraun bitartean eta horren ostean indarrean egondako neurrien irakurketa kritikoa egin nahi izan dugu, arreta berezia emanez herri-mugimenduko eragile eta kolektiboetan eragindako inpaktuari.

Descripción

2020 urtean jendarteko esparru denak gogor astindu dituen COVID19aren fenomenoa heldu zen gurera. Birusak eragindako osasun krisiari bestelako krisiak gehitu zaizkio (soziala eta ekonomikoa), eta horiekin batera kezkak, beldurrak, ezjakintasuna eta ziurgabetasuna zabaldu dira. Herri-mugimenduon esparrua ez da salbuespena izan. Osasun-krisiari erantzuna emateko zenbait neurri eta tresna juridiko eta errepresibo martxan jarri dituzte agintariek, eta horiek eragin zuzena izan dute jendarte orokorraren egunerokoan eta, agerikoa da, herri-mugimenduko eragile eta kolektiboon jardunean ere.

Esku artean duzun liburuxka hau Joxemi Zumalabe Fundazioaren eta Askatasun Kolektiboetarako Abokatuak (AKAB) kolektiboaren arteko elkarlanaren emaitza da. Bertan Alarma Egoerak eta salbuespenezko neurri juridikoek herri-mugimenduon jardunari zelan eragin dioten aztertu nahi izan dugu, ikuspegi kritiko batetik: nolako eskubide murrizketak egon diren, horien eragina zein izan den eta errepresioaren zein marko teorikori erantzun dioten.

Liburuxka plazaratuko dugun momentuan alarma egoera bertan behera gelditu bada ere, elkarlanetik eta herri-ezagutzatik jaiotako lan honek ekarpen interesgarria egin dezakeela uste dugu. Gertatutakoaren -eta etor daitekeenaren- irakurketa kritikoak eta ikaspenek elkarlanera eta konplizitate eraldatzaileetara eraman gaitzaketela, erronka zahar-berriei aurre egiteko.

Imprimir documento