Militantziaren gazi-gozoak (2)
- Creado el
- 9 de Julio de 2018 a las 15:22
- Temas
- Ubicación
- Presencial
- Duración (en minutos)
- 90
- Mínimo número de personas
- 10
- Máximo número de personas
- 40
- Característica de grupo
- Entre conocidos o desconocidos
- Autor
- Joxemi Zumalabe Fundazioa
- Objetivo
Norberaren militantziaren inguruko gogoeta pertsonal zein kolektiboa jorratzea, militantziaren alde positiboak eta negatiboak aztertzearen bidez.
a) Sarrera Aurkezpen jolas bat egin Tailerraren helburuak azaldu
- b) Bakarkako ariketa
Bakoitzak orri batean bere kolektiboan txarto, deserosoa, gutxietsituta, mexprezatuta... noiz sentitu egin den idatzi, eta baita zergatia ere. Ondoren, guztiak anonimoki jaso eta kide bakoitzari aldtuan irakurtzeko bat banatuko zaio.
d) Talde txikiko ariketa 1. Galdera pizgarriak botako ditugu ronda ireki baten denon ekarpenak jasotzeko ◦ Nolakoa da orokorrean Ernaiko militante bat? Zein ezaugarri ditu? ◦ Ba al dago militante eredu idealik? Zein ezaugarri ditu militante ideal horrek? Zein ezaugarri baloratzen dira militantzia eredu horretan? 2. Pensatu zerrendatu diren ezaugarri horiek orokorrean nori egokitzen zaizkien. 3. Nolakoak izan beharko lirateke orokorrean Ernaiko militanteak? Lehenengo galderan aipatu den gaur egungo eredu horrekin alderatuta zein ezaugarri indartu, gehitu edo saihestu behar ditugu?
Ostean guztia plenarioan komunean jarriko dugu eta horma paper batean jasotzen joango gara.
e) Talde handiko gogoeta
Atera diren gogoeta guzti horiek zein lotura dute ZAINTZArekin? Zer da kidea zaintzea? Eta taldea zaintzea? Zer da proiektua zaintzea? Nola orekatzen da hiru eremu horien zaintza?
Nola ekidin ditzakegu identifikatu ditugun desorekak? Zein dinamika, tresna edo mekanismo behar ditugu egoera horiek ekiditeko edo kudeatzeko?
f) Ebaluazioa
Ronda pasa itxia: Zein giro egon da? Nolakoan izan da parte hartzea? Eta metodologia? Asetu dira espektatibak? Zertaz jarraitu behar dugu gogoetatzen?