Biltokia

  • Seleccionar todos Deseleccionar todos
  • Seleccionar todos Deseleccionar todos
  • Seleccionar todos Deseleccionar todos
  • Seleccionar todos Deseleccionar todos
  • Seleccionar todos Deseleccionar todos
  • Seleccionar todos Deseleccionar todos
  • Seleccionar todos Deseleccionar todos
  • Seleccionar todos Deseleccionar todos

Militantziaren gazi-gozoak

Creado el
9 de Julio de 2018 a las 13:39
Temas
Ubicación
Presencial
Duración (en minutos)
60
Mínimo número de personas
10
Máximo número de personas
40
Característica de grupo
Entre conocidos o desconocidos
Autor
Joxemi Zumalabe Fundazioa
Objetivo

Norberaren militantziaren inguruko gogoeta pertsonal zein kolektiboa jorratzea, militantziaren alde positiboak eta negatiboak aztertzearen bidez.

Descripción
  • a) Kohesio jolasa eta gogoetarako galdera pizgarriak: elkar ezagutzen edo konfidantza asko ez dagoen taldeetan, horrelako gogoeta kolektiboak egin aurretik giro atsegin, seguru eta konfidantzazkoa sortzea egokia izaten da. Horretarako:

Bata bestearen barnean kokatuta egongo diren bi borobil osatuko ditugu. Barruko kideak kanpokoak bergiratuko dituzte eta alderantziz. Musika jarri eta borobil bakoitza norantza batean hasiko da mugitzen. Musika gelditzean, aurrean topatu duzun pertsonarekin solastu beharko dugu: ◦ Nor zara eta nondik zatoz? ◦ Nola zatoz gaurko tailerrera? Ondoen musika berriro ipiniko da eta borobilak berriz mugitzen hasiko dira. Musika etengo da oraingoan ere eta parean dugun pertsonarekin berriz solastuko dugu: ◦ Zer da militantziatik gehien gustoko duzuna? ◦ Zer ematen dizu militantziak oro har? Ondoren musika berriro ipiniko da eta borobilak lehen bezala mugitzen hasiko dira. Musika berriro etengo da eta parean dugun pertsonarekin berriz solastuko dugu: ◦ Zein da zuretzat militantziaren gazia? Eta gozoa? Zer da aldatu nahiko zenukeena? Ondoren talde handian atera diren ideiak jasoko dira. Ideia guzti horiek horma paper batean idazten saiatuko gara tailer guztian zehar presente izateko.

b) “Dabilen Harriari Goroldiorik ez” gogoetaren baitan sortutako dokumentala ikusi: https://vimeo.com/124941656

d) Talde txikitako eztabaida Zuen bizi esperietzia oinarri hartuta eta dokumentala behin ikusita, orokorrean, militantziari lotutako gazi­gozoak zeintzuk diren argiago izango ditugu. Gozen beraz, alderdi gozoak indartzeko eta gaziak sahiestu edo eraldatzeko neurrien inguruan gogoetatzera. Galderak pizgarriak: - Dokumentaleko kideek esan dutenetik zerk harritu zaitu? -Eta zer azpimarratuko zenuke? - Militatzen duzun taldeko ahulgune eta indarguneak kontutan izanik, zein mekanismo­tresna­ erabaki hartuko zenituzkete egoera hori eraldatzeko?

e) Ebaluazioa Ronda pasa itxia: Zein giro egon da? Nolakoan izan da parte hartzea? Eta metodologia? Asetu dira espektatibak? Zertaz jarraitu behar dugu gogoetatzen?

Imprimir documento