Erreka gurutzatuz
- Creado el
- 9 de Julio de 2018 a las 17:22
- Temas
- Ubicación
- Presencial
- Duración (en minutos)
- 30
- Mínimo número de personas
- 10
- Máximo número de personas
- 40
- Característica de grupo
- Entre conocidos o desconocidos
- Autor
- Educación popular (moldatua)
- Objetivo
Pertsonala, taldea eta helburu kolektiboa (proiektu politikoa) nola harremantzen diren aztertu.
Lerro horretan hausnarketa bat ireki. Talde barruan hartzen diren rol ezberdinak behatu.
Ariketa honekin, erronka bat planteatuko dugu. Erreka bat gurutzatzea. Horretarako material ezberdinak izango ditugu eta horretaz gaindi errekan bertan dauden Errekamariren lagunek, testuingurua aldatzen joango dira.
Dinamikaren garapena:
Taldetan banatuta, errekaren ertz batean kokatuko gara. Erronka, erreka gurutzatzea da, eskura ditugun bitartekoak erabiliz (aulkiak, esterilak…) inor uretara erori ez dadin ahaleginduz. Beste ertzerako bidaia luzea da eta testuingurua zein taldea aldatzen joango da. Horretarako Errekamariren lagunak bihurrikeriatan ariko dira, plisti‐plasta. Oztopo berriak taldearen bidean ezarriz, taldekideen gaitasunak painelu eta zinten bitartez aldatuz (begiak estali, eskuak lotu…).
Ariketa borobiltzeko zenbait konklusio‐edo ateratzen saiatuko gara: Nola joan den jolasa galdetu, behatzaileek zer ikusi duten. Norbanako edo testuingurua aldatzen denean taldean eragiten du eta taldea da hori kudeatu eta helburura iristeko bidetik tiratzen duena.