
Erabaki gatazkatsuak hartzeko metodologia
- Creado el
- 29 de Enero de 2025 a las 12:20
- Temas
- Decisiones
- Ubicación
- Presencial
- Duración (en minutos)
- 180
- Mínimo número de personas
- 12
- Máximo número de personas
- 100
- Característica de grupo
- Ṕara hacer en grupo
- Autor
- Joxemi Zumalabe Fundazioa
- Objetivo
Herri Mugimenduko asanbladetan gatazkatsuak edo garrantzitsuak izan daitezkeen erabakiak irabazle zein galtzailerik gabe eta era kohesionatzaile batean hartzea.
Hasierako agurrak eta saioaren kokapena (10´): bileran landuko diren edukiak kokatuko dira.
Aktibazio dinamika: korapiloaren jolasa (10´): asanbladako kideak zirkulu batean kokatuko dira, zutik, elkarrengandik oso gertu. Begiak itxiko dituzte eta eskuak altxatu. Horren ostean, urrunen dauden kideen eskuak helduko dituzte. Azkenik, begiak irekiko dituzte eta eskuekin sortu den korapiloa askatu beharko dute, zirkulu handi bat osatuz. Dinamikaren bukaeran ariketaren eta saioan landuko dugunaren arteko analogia egingo da.
Aukeren kokapena eta balorazioa (70´): dinamizatzaileek asanbladak duen egoeraren aurrean 3 aukera ezberdinak planteatuko ditu 10 minututan. Horren ostean, kideek bakarka aukera bakoitzaren ahulguneak eta indarguneak baloratuko dituzte beste 15 minututan. Ideia horiek lantaldeetan partekatuko dira 20 minutuz, eta azkenik ondorio nagusiak plenarioan konpartituko dira 25 minututan. Jasotako indargune eta ahulguneak aukera bakoitzaren papelotean idatziko dira, kide guztiek horiek ikusgai izateko. Plenarioan aukera berriak planteatzeko aukera egongo da.
Atsedena (20´).
Gometxen ariketa (50´): kide bakoitzari 3 gometx banatuko zaizkio; berde bat (lehenesten duen aukera markatzeko), hori bat (bere aukera gogokoena ez den arren onartuko lukeen aukera markatzeko) eta gorri bat (onartzeko zaila egingo litziaokeen aukera markatzeko). Kideek 10 minutuko epea izango dute gometxak zelan erabili nahi dituzten erabakitzeko, eta ostean gometxak dagozkion papelotean itsatsiko dituzte. Azkenik, hurrengo galdera planteatuko da plenarioan: erabaki bat hartzeko moduan gaude? Bestela, zelan jarraituko dugu eztabaidarekin?
Saioaren itxiera (20´): asanbladako kideek banan banan bileraren balorazioa botako dute plenarioan. Aukera bat izan daiteke hartutako erabakiari forma zehatzagoa emango dion lantaldetxo bat osatzea.
OHARRAK:
-
Banaka, gero talde txikietan eta azkenik plenarioan aritzeak kide guztien iritzia entzutea ahalbidetzeko helburua du, horretarako espazioak sortuz.
-
Kide guztiek aukera guztien indarguneak eta ahulguneak pentsatu behar izateak norbere posiziotik aldentzeko baliabideak sortzen ditu, norberaren aukera gustokoenaren ahulguneen zein bestelako aukeren indarguneen inguruan pentsaraziz.
-
Gometxen ariketak taldearen energiak eta gogoak non dauden identifikatzen laguntzen digu. Hala ere, gometxen mapa ez da era kuantitatibo soil batean ulertu behar. Horretaz gain, oso garrantzitsua da gometx gorriaren erabileraren inguruko argipenak ematea: metodologia honek irabazlerik zein galtzailerik gabeko erabaki bat hartzea du helburu, eta gometx gorria erabiltzeak hori zailduko luke. Beraz, ez da komeni gometx gorria erabiltzea pisuzko arrazoirik izan ezean.