Biltokia

  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu

Korapiloak askatze bidean

Sortua:
2019ko abu. 11a, 12:16
Orrialdeak:
34
Gaiak
Diagnostikoak
Urtea:
2018
Hizkuntzak:
eu
Esteka:
https://ia801008.us.archive.org/19/items/korapiloakaskatzebidean/Korapiloak_askatze_bidean_GAZ_online.pdf
Helburua

Txosten honen helburua Euskal Herriko herri mugimenduetan martxan dauden formazio esperientzien inguruko informazioa aurkeztea da.

Deskribapena

Gazteleraz deskargatzeko aukera eta topaketen ondorioak jasotzeko aukera esteka honetan: http://joxemizumalabe.eus/2017/09/13/argitalpenak-eta-material-eskuragarri/

Lehenengoz, informazioa jasotzeko bidali zen galdetegia erantzun zuten eragileen zerrenda bat aurkezten dugu, eta eragile hauen ezaugarri komunak. Honekin hobeto ulertuko dugu informazioa nondik datorren eta noraino iritsi garen.Gero, eragile hauek beraien formakuntzei buruz kontatu dizkiguten hainbat datu aurkezten ditugu, irudi orokor bat osatzeko asmoarekin. Irudi honetatik mugimenduen garaipenak, erronkak eta puntu nagusienak aztertzen ditugu. Gure ibilbidean guztiok izan ditugu aurrera egiteko korapiloak, baina baita, soka askatzen lagundu diguten tiroi txikiak ere.Guretzat oso garrantzitsua da formakuntzaren balorazio atala, hain zuzen ere, zuen informazioari esker, bidea jarraitzeko, eztabaidatzeko edo kontuan hartzeko hainbat gai eta irizpide interesgarri identifikatu ditugulako. Formakuntza ildo guztietarako komunak diren zailtasunak eta mugak ezagutzeak laguntzen digu hauek gainditzeko estrategiak asmatzen. Eta hauxe da, hain zuzen, prozesu honen helburua: guztion esperientziak elkartrukatzea, elkarrekin ikasi, praktika berriak martxan jarri, aukerak aprobetxatu eta egiten ditugun bideak partekatu.Beraz, hauxe lehenengo pauso bat da, burutzen ditugun (nahiz eta batzuetan horrela identifikatu ere egiten ez ditugun) formazio politiko askatzaile esperientzia horiek gertutik aztertzeko. Garrantzitsua da esperientzia hauek ezagutzea eta jasotzea, politizatzea eta hausnartzea, ez bakarrik hobetze bideak diseinatzeko baizik eta guztion artean komunean ipintzeko: indartuz, sozializatuz... Etorkizun hurbil batean sareak eta saretzeak irudikatzeko ilusioaz.

Dokumentua inprimatu